OSAGAIAK:
(4 pertsona)
Azalore handi 1
3 arrautza
Gari-irina
Oliba-olioa
Gatza
NOLA EGIN:
Azalorea prestatzeko, lehendabizi adarretan moztuko dugu, eta gero urez ondo garbituko dugu.
Ur ugari jartzen dugu lapiko batean su ertain-altuan berotzen gatz pittin batekin, eta irakiten hasten denean, azalorea gehitzen dugu.
Egosketan azaloreak usainik ez izateko trikimailu bat nahi baduzu, ozpin-txorrotada bat gehitu beharko duzu uretan.
Lapikoa estali, baporea ateratzeko zulo txiki bat utzi, eta 8 bat minutu zenbatuko ditugu azalorea ondo egosi arte. Gero suatik atera, adaxkak ondo askatu eta gorde egiten dugu.
Orain plater batean irin pixka bat jarriko dugu, beste plater batean arrautzak irabiatuko ditugu gatz pittin batekin eta zartagin batean oliba olio ugari berotzen jarriko dugu su ertain-altuan.
Olioak tenperatura hartzen duenean, azalore-sortak lehenengo irinetik pasatzen ditugu, ondoren arrautza irabiatutik, ondo busti daitezen saiatuz eta, azkenik, zartaginan txandaka fritatzen ditugu.
Urre-kolorea alde guztietatik hartzen dutenean, zartaginetik kendu eta sukaldeko paper xurgatzailearen gainean utziko ditugu, gehiegizko olioa kentzeko.
Errezeta eta argazkia recetiñas blogetik ateratak