Badakigu zer jaten dugu? nondik datorren? nork eta nola produzitzen duen? badakigu eskubidea dugula elikagai osasungarriak, kulturalki egokiak eta modu iraunkorrean ekoitziak jasotzeko?
Elikadurak, ekoitzi eta kontsumitu baino askoz gehiago eskatzen duela badakigu, antolatzeko eta harreman bidezkoagoak izateko modu berri bat dela, pertsonek, duintasunak eta elkartasunak zentzu berria hartu behar dutela badakigu.
Osasun larrialdia hasi zenean Ministerioak, supermerkatu-kateekin eta banaketa-enpresa handiekin egin izan zuen bilera batean, bertoko produktuak balioetsi nahi izan zituen eta denboraldiko eta hurbileko produktuak babestera animatu gintuen, baina gaur egun oraindik ez du hori gauzatuko duen neurri zehatzik iragarri. Aldiz, badakigu industria handiak egoerari etekin izugarria atera diola.
Agian askok ez dakite abeltzaintza estentsiboa nekazaritzako ekoizpen-sistema mota bat dela, non lurzoruaren epe laburreko produktibitaterako gaitasuna maximizatzen den, tokian dauden baliabide naturalak erabiliz. Ezta ere Kantar aholkularitza enpresaren datuen arabera, supermerkatuetan batez besteko tiketa % 42an handitu zela, beste askok ordea badakigu establezimendu horiek ez dutela abeltzaintza estentsiboko produkturik saltzen eta ez dutela asmorik saltzen jartzeko.
Badakigu etxe gehienetan batez ere esnekiak, oilaskoa eta txerria jaten ditugula, baina agian ez dakiguna da ia guztia industriala dela. Edo ba al dakigu?
Supermerkatu-kateez gain kontsumo-taldeak beste salmenta-irtenbide bat dira, batzuk itxialdi egoerarekin gehiago eskatzen dutela adierazi arren, ez da izan Ministeritzari esker, baizik eta norbanakoen elikadura burujabetzarekiko ezagutza, konpromisua eta hori babesteko hartu izan duten erabaki politikoei esker. Hau da eredu politiko bat jarraitzeagatik.
Politika eredu hau babesten duten talde batzuek Gobernuari eskatzen ari dioten lehentasunetako bat da, produktu hauen erosketa publikoa izatea. Hots, tokiko produktuak, baserri txikienak eta agroekologikoak lehenestea produktu industrialen aurrean, ospitaleetan, adinekoen egoitzetan, gizarte jantokietan, eskoletako jantokietan eta elikagaien bankuetan. Azken finean eskatzen ari dena da abeltzaintza estentsiboari askoz gehiago laguntzea eta ez orain arte egiten ari den moduan.
Badakigu irtenbide batzuek garapen jasangarria sustatuko duten etorkizunerantz joko dutela, hauexek baitira babes osoa behar dutenak. Eta ba al dakigu eredu hau dela babestu behar duguna?
Badakigu gaur hartzen diren erabakiak etorkizuna baldintzatuko duela.