Ukitu berritzaile erreza zure errezeta tradizionalarentzat.

Baratxuri beltza lantze eta heltze prozesu erabat naturala jarraitzen duen baratxuria da, kontserbatzaile eta konposatu kimikorik erabili gabe.

Baratxuria helduz doan heinean, konposatu pikanteak modu naturalean bihurtzen dira osasunerako propietate onuragarriak dituzten konposatu fenoliko, eta haien tonalitatea ilunago bihurtzen da, identifikatzen duen kolore beltza eskuratu arte.

Oraintsuko ikerketek erakusten dutenez, baratxuri beltzaren polifenol kantitatea baratxuri freskoarena baino bost eta zazpi arteko aldiz handiagoa da, baita jarduera antioxidatzailea ere; izan ere, baratxuri freskoa baino bost aldiz handiagoa da, nahiz eta jatorriz Txinan sortu, gaur egun hementxe bertan eskura dezakezu, Ugaon: www.barabeltz.eus

Gainera gustu gozo afrutatua du, ukitu baltsamiko arinekin, gaurko gure borrajeari sekulako zaporea ematen diona.

Egiteko denbora: 20 minutu.

 

Osagaia (2 anoa):

800 g. Borraja gordina, garbitu ondoren 770 g-tan geratzen dena, gutxi gorabehera.

Patata ertain 1, 60 gr.

10 ml. oliba olio leun.

4-5 baratxuri beltz zuritu.

Litro bat ur.

Kafe koilarakada gatz 1, hau gustura.

 

Pausuak:

– Borraja garbitu: Denbora eta pazientzia behar da. Egin behar den lehenengo gauza enborraren oinarria, kaltetutako zurtoinak eta goiko hostoak kentzea da. Ondoren, zurtoinak banatzen ditugu. Hartu zurtoin horietako bakoitza mutur batetik, kendu eta emeki luzatu beherantz. Horrela erdiko nerbio moduko bat kentzen duzu, zatirik gogorrena dena. Zurtoin bakoitzarekin hau egin ondoren, nahi bezala moztu eta egosten jarriko zenituzke. Sakonago garbitu nahi baduzu, eragiketa bera errepikatu beharko duzu zurtoinaren alde batera eta bestera, nerbio eta ile gehiago kentzeko.

– Ura irakiten dagoela, borraja presiozko eltzean jartzen dugu, patata zati txikietan moztuta gehitzen dugu, estali eta 6-7 minutuz irakiten uzten dugu.

– Lurrun guztia ateratzen denean irekitzen dugu lapikoa, ez lehenago, arriskutsua baita.

– Barazki hori isurkari batean xukatzen dugu, egostetik ezer gera ez dadin; zopa bat egiteko aprobetxa dezakegu, egositako barazkien mantenugaiak baititu.

– Baratxuri beltzak baratxuri zuri arruntekin egiten dugun bezala miazkatzen ditugu, baratxuri beltza koipetsua da, hartzituta baitago, eta horrek kolore eta zapore bereizgarria ematen dio, nahiz eta bere hartziduran mikrobioen ekintza ez den tartean sartzen.

– Zartagin batean oliba-olioa berotzen dugu, baratxuri beltzeko xaflak gehitzen ditugu, eta kontu handiz uzten diegu erretzen, pare bat minutuz su ertainean, kendu eta paper xurgatzailean uzten ditugu, gehiegizko olioa kentzeko.

– Zartagin berean oliba olio pixka bat gehiago bota, barazkiak gehitu eta bi minutuz erregosi, baratxuri beltzaren olioaren zaporea borraja eta patatak har dezaten.

– Borraja erabiliko dugu baratxuri Beltzaren txipak gainetik jarrita.

Gure plater begetarianoa prest, itxura eta zapore sinestezinarekin, azkarra eta erraza.
Errezeta bera egin dezakezu Kardo-ekin edo bururatzen zaizun edozein barazkirekin.

* Mariaren errezeta errezak blogean ikusitako errezeta.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies