Zaindu, elikatu, itxoin. Gainean jauzitako egoerak ispiluaren aurrean kokatu gaitu eta baita norberarengandik besteak zer espero duen agerian utzi ere. Baserriaren munduan, batzuentzat feria politak apaintzeko baino ez omen gara onak. Besteentzat, aldiz, gehien maite dutenen isolamenduan elikaduraren oinarriaren lehenengo ziurtasun harresia.

Batzuen ispiluak elikatzen dien gainbalio jarioa ez eteteagatik duten ardura da islatzen duena. Ahaztuta ingurukoen osasuna arriskuan jartzea lan egitean, zeharo ezberdina dela odola xurgatzen diguten batzuen mesedetan egiten denean ala  bizitza ematen diguten besteentzat egiten denean. Izate hutsak sortu omen digun gainbalio zorra ez digute barkatuko ez gaur ez bihar. Lizuna da.

Lurrak hamaikagarren abisua jo digun honetan, bihar-etzi; osotasuna ikusteko  tartea hartuko dugu, beharrezkoa den aldaketarako, batzuek soberan zaudetela eta besteak faltan ikasi dugu gaur.

Ez izan beldurrik, gurenean biziko da betiko besteon mesedetan beraien hoberena eman duten horien kemena eta indartsuago aterako gara hemendik. Erosi genuen segurtasun ilusio faltsua hautsita, gure baitan daramagun hazi iraultzailea ernatuko da berriro, inoren baimenik etorkizuna eta duintasuna berreskuratzeko.

Gora herria! Gora bihotzak! Gora txalo horiek!

Iñaki Urkixo

 

 

Argazkia: Pearl Pirie. Aiaraldea.eus-en ere argitaratua:

https://aiaraldea.eus/komunitatea/I%C3%B1aki%20Urkixo/1584922941075-iritzia-gora-txalo-horiek

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies