Etxean egoteko behartutak gauden egun hauek aprobetxatu ditzakegu haurrekin sukaldatzeko. Eta horretarako ezin hobea dugu Eneko Atxa sukaldari famatuaren errezetekin orain urte batzuk di-da diseinu taldeak (orain sorland deiturikoa) Andoni Lupiañezen ipunekin osatutako liburua, Euskal Kalitatea fundazioaren babesarekin.
Barazki tenpurarekin hasiko gara.
Osagaiak:
Kalabaza zati bat, Azenario bat, Azalore zati bat, brokoli zati bat,… eta auzartzen zaren edozein barazki.
Bi tenpura koiralakada, etxean egina, edo irina.
Sei koilarakada ur hotz.
Olioa.
Gatza.
Egindako tomatea.
Barazkiak garbitu, zuritu eta zati luzeetan moztu.
Helduak zati luzeak egin ditzakegu eta haurrak hauek erdibitu.
Tenpura eta gatz koilarakada bat ontzi batean jarri.
Ur hotza poliki-poliki bota eta irabiatzen joan.
Tenpuraren ordez irina erabili daiteke.
Egindako nahasketan (ez dadila oso sendoa izan) barazkiak ondo buzti.
30 segundotan frijitzen utzi eta paperezko zapia duen plater batera atera.
Efindako tomatea berotu eta platerrean jarri.
Barazkiak tomatearen gainean ipiniko ditugu sua pixteko egurra jartzen ariko bagina bezala.