Kanarietako Gobernuko arloko arduradunek irletan elikadura burujabetza inplementatzeko plana ezagutarazi dute. Hauen ustez egun lehenengo sektorea irletan bakarrik barne produktu gordinaren %2 a izanda eta zuzenean 16.000 lan postu sortzen sortuta, “oinarrizko bitartekoa da” beroketa globala ekiditeko eta babestea etorkizuneko eszenatokien aurrean lagungarria izan daiteke irlek elikagai inportazioekin  duten menpekotasuna ikusita.

Aurreko agintaldian burututako ikerketa batek irletako auto-horniketaren ratioa %16.5 koa zela ondorioztatu zen, kontuan izanda biztanleriaren beharra hazten joan dela beraren hazkundea dela eta turismoa dela, ez da emaitza itxaropentsua.

Kanaria irletara heltzen diren kanpoko elikagaiak diruz lagunduak izaten dira, honek barne eskaera handituz joan den heinean irletako auto-horniketa txikiagotu du, tokiko ekoizleek ezin dutelako diruz lagundutako kanpoko produktuekin lehian sartu. 

Hauxe da ekoizleen elkarteen bozeramaileen uztez zuzendu beharreko lehenengo puntua elikadura burujabetzaren bidean hartzekotan, tokiko elikagaiekin lehian sartzen diren kanpoko produktuei diru-laguntzak kendu “inportatzaileek haserretuko badira ere”. Baina baita ere helburu zehatzak eskatzen dituzte “elikaduraren gainean erabaki ahal izateko”, eta ez soilik ikuspuntu plano batetik, zeharkako begirada landuta, “hezkuntza ala osasuna barneratuko duena”.

Gauzak hala argi dago bidea dutela aurretik, eta bakarrik denborak esango digula benetako paradigma aldaketa baten bila ari diren ala soilik orain arteko politikak beste izen batez janztea den beraien helburua. 

Ez gara gutxi poztuko ginatekenok gure tokiko edozein administraziok hartuko balu gauzak bere izenez izendatzeko erabaki ausart hau. Izena askotan izanari heltzeko lehenengo urratsa izaten baita.

  • Argazkia www.eldiario.es-etik aterata da. La Veguetako merkatu ikus daiteke berton (Kanariar handiko Las Palmas-eko auzo batekoa) eta Alejandro Ramos-ek atera zuen.
  • Gehiago jakin nahi baduzu, ikus jatorrizko artikulua hemen:

https://www.eldiario.es/canariasahora/agricola/agricultura/soberania-alimentaria-Canarias_0_963454307.html

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies