Nutrizio-irizpide eta tokiko ekoizpen ekologikoan oinarritako proposamena eskaintzen die eskolak familiei, Urduñako Udalaren laguntzaz.

Eskolako IGEren kontziliazio menua bigarren postuan sailkatu da “BBK Family lehiaketa: ideia berritzaileak kontziliazioan” txapelketan, proposatutako kontziliazio menuaren bitartez. Sari banaketa atzo gauzatu zen, urriaren 15ean, Bilboko Sala BBK aretoan, 10:30ean.

Kontziliazio menu hori eskola publikoko ikasleen familientzat eskaintzen da eta, Urduñako Udalarekin batera, proposamena lantzen da nutrizio-irizpideak kontuan hartuta eta tokiko ekoizpen ekologikoa sustatuta.

Eskola-menuaren prezioan eskaintzen zaie familiei etxean kontsumitzeko. Horrela, janaria prestatzeko denbora faltari eta kontziliazio arazoei egiten diete aurre.

Txapelketaren epaimahaiak azpimarratu du “proposamen berritzailea, sortzailea eta berritzailea” dela, “familien egungo errealitatera egokitzen delako eta kontziliazioa errazten duelako”.

 

“ERRILUR-OLETA baserritik Urduñako eskolako oilasko eta berdura ekologikoko hornitzaileak garen heinean gure  zorionak bihotzez.

Bada garaia hau bezain beharrezkoak diren proiektuek merezi duten aitortza jasotzen hasteko”

 

AIARALDEA GAUR komunikabidean argitaratuta

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies