Landarlan elkarteak dokumental berria aurkeztu du: Zure platerean hasten da mundua, Ion Fontelak zuzenduta

Dokumentalak agroekologian ari diren baserri txikiak, eta gizarteak janaria erosteko eta jateko moldeak ditu hizpide.

“Elikadura mota desberdinek ez dute aztarna bera uzten ingurumenean”, esplikatu du Fontenlak. Horregatik, ingurumenari kasu emanez ari diren etxe ekoizleengana joan dira dokumentalerako: “Ahalik eta modurik jasangarrienean ekoizten duten ekoizleengana jo nahi izan dugu, zuzenean. Ikaragarriko kalitateko produktuak egiten dituzte, ingurumenean kalterik batere ez edo oso txikiak sortuz”.

Agroekologian ari diren ekoizleen lekukotasunez gain, kontsumitzaile gune batzuk ere erakusten ditu dokumentalak; tokiko janari nagusiki biologikoarekin ari den jatetxe bat, ekoizle ttipiek hornitu saltegi edo merkatuak bezala.

“Ikusleari erakutsi nahi diogu ez dela berdina supermerkatu batean edo merkatu batean erostea”, dio Fontelak.

Filma geletan erakusteaz gain, eskoletara joateko kanpaina bat bidean du Landarlanek. “Hezitzaileak baditugu gurekin, eta solasaldi-merienda modukoak ari gara antolatzen”. Bestalde, merkatuetan ere mahaiak jartzen dituzte, eta, Idokiren gisan, etxalde bisitak egiten dituzte EH Kolektiboarekin elkarlanean.

Janari ekologikoari egiten zaion prezioaren auzia ere dudan ezarri nahi dute Landarlanekoek. Dena baita zeri lehentasuna ematen zaion. Fontenlak badaki franko supermerkatuetara joaten direla, merkeago zaielako: “Elikadura osasuntsua kasik pribilegioa bilakatu da gaur egungo gizartean. Garestiagoa da hiru porru erostea, plastikan paketatu paella bat baino. Hor arazo larri bat daukagu”. Alor horretan, desoreka bestelakotzeko, herritarrek berek eta erakundeek beren egitekoa baluketela iduri zaio.

Gai honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan hona zuzendu zaitezke,

https://www.berria.eus/albisteak/224467/etxalde-ekologikoa-zinemara.htm

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies