Beste gazpatxo batzuk bezala, tomate, pepino eta piperrean oinarritutako zopa hotz bat da, kasu honetan, nota gozo eta garratzak ematen dituen sagar natural zuku baten gehikuntzagatik ñabartuak daudenak, aukeratutako barietatea dela eta. Ez izan zalantzarik eta frogatu harrituko zaituztela.

Osagaiak (4 lagunentzat):
– 700 g Tomatea pera
– 700 g Piper berde italiar txikia
– 1 Pepino
– Oliba-olio birjina estra gustora
– Sagar ozpina gustora
– Zure gustoko 2 sagarra,
– 60g Ogi gogorra
– Ura gustuan
Nola egin:
Gazpatxoaren zaleek baratxuriaren falta sumatuko zenuten osagaien artean.
Kontua da gazpatxo gozo eta arin bat egin nahi dugula, sarrera gisa zerbitzatzeko aproposa (ia ia edari giza), eta horretarako ez dugu nahi baratxuriaren zapore indartsua aurkitu.
Sagarraren mamia berehala herdoiltzen denez, gainerako osagaiak bezala birrindu beharrean, nahiago izan dugu zukua atera likidogailua erabiliz, eta gero ogia beratzen jarri dut sagarren zukuan.
Botilan gordetako sagar zukua erabili dezakegu ere.
Bitartean, basoko irabiagailuan gainerako osagaiak birrindu ditut, tomatea, pepinoa eta piperra, baso bat ur hotz gehituz. Birrindu ondoren, sagar zukua eta ogia sartu ditut eta multzoa turbinatzen jarraitu dut, nahi nuen zopa lortu arte.
Bukatzeko olioa, ozpina eta gatza gustuan bota diogu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies