Osagaiak (4 pertsonentzako)
- Aza bat
- Berakatz samur ale bi
- Olioa
- Ozpina
- Gatza
Azarekin juliana fina egin eta katilu batean gorde, gatza bota.
Zartaginean berakatz samurrak sueztitu.
Olioa iragazi, ozpin apurtxo bat bota eta azarekin nahastu
Sueztitutako berakatzak gehitu.