Osagaiak:
AZA BIGUN: Kg 1
PIPER BERDEAK: 0,25 Kg
BARATXURI-ALE: 5
OLIBA OLIOA: Behar dena
Oilasko salda: katilutxo 1
Nola egin aza eta piper berdeen nahaskia:
1. URRATSA
Aza enborra moztu eta hostoak alde batera utzi, garbitu eta txikitu.
2. URRATSA
Lapikoa ur askorekin eta saldarekin sutan jarri. Irakiten hasten denean, aza busti, urez estalita dagoela ziurtatuz. (20 minutu)
3. URRATSA
Xukatu eta erreserbatzen dira. Piperrak kuadrotxoetan moztu, baratxuri-aleekin nahastu eta gatza bota. Olio epelean frijitu eta estali leuntzen joateko, su motelean ipini.
4. URRATSA
Azarekin nahasten dira eta frijitzeko erabili den olioa ere gehitzen zaio. Beroa edo epela zerbitzatu.