Osagaiak:

180 gr. irin.

Legamia.

150 g azukre beltzarana.

130 ml. oliba olio.

2 arrautza.

2 koilarakada ezti.

Kanela hauts koilarakada 1.

200 gr. intxaur.

140 g azenario.

 

 

Nola egin:

Arrautzak azukrearekin batera irabiatu, nahasketa zurixka bat osatu arte. Gero olioa gehitu eta berriro irabiatu. Jarraian, kanela eta eztia erantsi, eta dena ongi irabiatzen dugu berriro.

Labea pizten dugu 190º C-tan bero izateko behar dugunerako.

Irina eta legamia nahasten ditugu, eta pixkanaka isurtzen dugu, nahasketa ahalik eta homogeneoena izan dadin.

Jarraian azenarioa zuritu, txorrotako ur hotzarekin ondo garbitu, eta bolaren gainetik birrintzen hasiko gara, zati guztiak barrura eror daitezen. Ondoren intxaurrak ondo birrindu egiten ditugu. Nahasketara botatzen ditugu.

Berriro irabiatzen dugu dena, ahalik eta ongien nahastuta gera dadin.

Koipeztatzen dugu moldea olio pixka batekin, edo gurina erabiliz, gure pastela itsatsita gera ez dadin.

Nahasketa isurtzen dugu, ondo zabalduz moldean, eta labean 45 bat minutuz sartzen dugu, gutxi gorabehera.

Ordu erdia igaro ondoren, bost minuturo laban batekin sakatu behar da, barrutik ondo egiten den egiaztatzeko. Behin labana garbi ateratzen denean, atera egiten dugu.

Orain hozkailuan sartu eta hozten uzten dugu. Hotz dagoenean, jateko unea da.

 

 

 

Argazkia: https://unareceta.com/

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies