Prestaketa denbora: 90 minutu
Errazioak: 5
Osagaiak
Orea egiteko: 200 g irin; arrautza bat; 100 g gurin; gatza eta ur txorrotada bat.
Betelanerako: 750 g azenario; 150 g porru; 150 g tipula; 2 baratxuri hortz; gazta birrindua; 100 mL esne; 3 arrautza; intxaur muskatua; oliba olioa eta gatza.
Deskribapena
Jarri ontzi batean arrautza, ura, gurina eta gatza. Irina pixkanaka biratu eta gehitu, mahai gainean oratzen jarraitu arte. Oratu hiru minutuz, bola bat osatu arte eta sukaldeko paper gardenean bildu.
Gorde hozkailuan 30 minutuz eta aurretik berotu labea 200 ° -ra.
Orea ondo zabalduz molde koipeztatu bat estali, sardexka batekin zulatu eta 10 minutuz labean sartu. Barazki xeheak pixkat frijitu eta ondoren olioa kendu. Esnea, arrautzak eta intxaur muskatua irabiatu dena ondo nahastu arte. Jarri nahasketa masaren gainean, hautseztatu gazta birrinduarekin eta labean 180 ° -ra sartu ordu erdian.
Trikimailu bat
Gazta beharrean jarri ogi puskatu pixka bat sesamo-haziekin nahastuta.
“GUÍA DEL NIÑO” WEB ORRITIK ATERATAKO ERREZETA