Marie-Monique Robin kazetariaren, entsaio interesgarria:

“Las cosechas del futuro. Cómo la agroecología puede alimentar al mundo” (Península).

Liburuarekin batera hainbat datu interesgarri plazaratu ditu.
Entsaio honetan elikadura sistema ezberdinen alderaketa egiten du ,
deritzotako iraultza berdearen inguruan zabalduta dagoen ideia nagusia ezbaian jarriz,
munduan gosearekin amaitzea elikadura ekoizpen industrialaren hazkundeaz
ez da lortuko. Agroekologiaren garapenaz lortuko da, modu osasungarri eta
orekatuan nahi badugu erdietsi behintzat.

 

 

Gaurdanik pestizida eta transgenikoen erabilpena mugatzea proposatzen du.
“Estatu espainola EB ko transgenikoekin eta beste herrialde batzuetan galazota
dauden beste substantzia toxikoen salmentarekin (bisfenol A kasu)
permisiboena da”, eta honen ondorioak agerikoak dira “estatuan lautik bat
pertsona antzutasun arazoak ditu, Europako markarik altuena”, eta
“Osasunaren Mundu Erakundea (OME) ren arabera umeen burmuineko
minbizia eta leuzemia urteko 1%-3% bitartean ari dira hazten”.

Elikagai merkeak normalean monolaborantza, pestizida eta ongarrien
erabilerarekin lotu da. Hala ere, Robin ek “supermerkatuetan erosten ditugun
elikagaien prezioak guztiz faltsuak dira, ez koste zuzenak ez zeharkakoak
barneratzen ez dituztelako” dio, “kutsatutako uren saneamendua, negutegi
efektuko gasen isurketak eragiten dituzten tasen ordaintzea, dirulaguntzak
(gasoleorako, esportaziorako ala NPB a bera), gaixotasun kronikoak osasun
sistema publikoetan izaten duten eragina, agronegozioak sortutako gain-
kostuetako batzuk besterik ez dira, elikagaien prezioan barneratzen ez direnak”.

 

Elikagai osasungarriak mundu jasangarri batean.

Latinoamerikan lehenengo elikagai krisiak sortu baino lehenago Robin ek
hasitako ikerketek, alternatiba ekologikoak bilatzera bultzatu dute. Hainbat
teknika agroekologiak ikertu ostean agroindustriak erabiltzen dituena baino
eraginkorragoak izan zitezkeela ondorioztatu zuen.

“Askotan, agroekologiaz hitz egiten dugunean, gure amama-aititek erabilitako tekniketara bueltatzea dela pentsatzen dugu. Ez da horrela, horiek baino askoz konplexuago diren teknikak dira, eta non kokatzen diren, laborearen zehaztasuna, ala lur mota baldintzatuko dituzte”. Berak aztertutako guztiek bazuten baina oinarrizko puntu komuna: osagarritasuna.

Elikagai ekologikoen eskaria elikagai katearen hondatzearen kontrako joera
darama, “baina eskaintzak oraindik ez da heltzen denak hornitzeko”. Hauen
eskuragarritasuna bermatzeko neurri politikoak behar dira. “Elikagaiekin
espekulatzeko debekua, elikadura burujabetzaren indartzea, eta elikadura
harremanen katearen laburtzea baserritar eta kontsumitzaileen harreman
zuzena landuta”.

 

Eta agroindustriaren baimena barik hazten bagara?

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies