Frittata italiar sukaldaritzako tortilla mota bat da.
OSAGAIAK:
(4 lagunentzat)
Tipulina 100 g
Ezkai freskoa (hostoak bakarrik) 3-4 adaxka
Albaka freskoa (hostoak bakarrik) 3-4 adaxka
Oliba-olio birjina estra
Brokolia (enborrik gabe, adar txikiak bakarrik) 200 g
Arrautza 4
Gazta parmesano birrindua 40 g
Esne-gain likidoa (% 35 koipe-gaia) 50 g
Azafrai txigortua (harietan) atximurka bat
Menda freskoa (txikitutako hostoak bakarrik) 3-4 adaxka
NOLA EGIN:
Labea 180ºC-tan berotzen jartzen dugu, eta 18 cm-ko diametroko moldea olioz koipeztatzen dugu. Gorde egiten dugu.
Ebakitako tipulina laurdenetan txikituko dugu, ezkaia, albaka eta 30 g olio-ekin. Tenperatura ertainean frijitzn jartzen dugu, eta tipulina eginda dagoenean brokolia gehitzen diogu. Bol batera erretiratu eta erreserbatu egiten dugu.
Bol batean, arrautzak irabiatzen ditugu gazta, esnegaina, azafraia, gatza eta menda erabiliz. Nahasketa horri barazkiak gehitu, espatularekin nahastu eta prestatutako moldean isuriko dugu.
Laberatu egiten dugu 40 minutuz edo arrautza kuaiatu arte eta gainazala urreztatu arte.
Errezeta eta zuzeneko argazkia directo al paladar-etik ateratak.