Hain arraroa suertatzen ari zaigun urte honetan, non ematen du nahi izana baino kontserba gehiago banatu beharko ditugun, saiatuko gara berritzaileak izan daitezken proposamen batzuk botatzen hauek bestelako plater bat bihurtu daitezen eta ez soilik despentsako azken errekurtsoa izan.
Honen alde ona, bere garaia heldu baino arinago zapore eta testura ezberdinekin disfrutatu ahal izango dugu.
Baino, errezeta berak ez du ezer, egin beharreko guztia aldez aurretik egina dago eta.
Kontatuko dizuegu, ala ere, “zelan egin zen”-a , honek erabilera aldera beste ideiaren bat ekarriko dizuelakoan.
Gaur aurkezten dizuegun leka krema egiteko hau erabili genuen, 800 g tako errazioetara pasata.
- 500 g leka
- 300 g kalabazina, baina hau gustuen eta bitartekoen arabera izan zitekeen patata adibidez.
- gatza, eta olioa.
Zelan egin zen,
Leka eta kalabazina ebaki zatietan eta sueztitu genituen.
Gerora ura gehitu genuen eta egozten utzi genuen tarte batez, 15-20 minutu.
Gatza gehitu.
Soberan dagoen salda kendu eta osagai guztiak txikitu
Inoren gusturako krema oso likatsua gelditu bada, eta loditu nahi baldin badu, patata pure bat hartuko digu bikain horretarako.
Jateko garaian, gaurko proposamenean jogurt koilarakada handi bi gehitzea proposatu dizuegu, baino esnekirik ez baditugu erabili nahi izan daiteke porru, izan daiteke azenario …. Duen zapore eta testurak elikagai ezberdin askoren lagungarria bihurtzen du