OSAGAIAK (4 PERTSONENTZAKO)
- 500 gr kalabaza
- Berakatz samurren txorta bat
- Olioa
- Gatza
Osaketa
- Berakatz samurrak garbitu, txikitu eta olio apur batez sueztituko ditugu.
2. Bitartean, kalabaza zuritu, haziak kendu eta zatitu.
3. Berakatzak sueztituta daudenean, kalabaza zatiak gehitu eta apur bat gehiago sueztitu dena batera.
4. Guztiz estali barik, ur apur bat gehitu, gatza, eta beste 15 bat minutuz irakiten utziko dugu.
5. Irabiagailuarekin txikitu eta listo.