Osagaiak:
• 8 arrautza
• 70-100 g uraza hosto
• 4 baratxuri hortz
• Oliba-olioa
• Gatza
Prestaketa:
Zuritu baratxuriak eta moztu xafla finetan.
Zartagin batean, oliba olio pixka batekin ijeztutako baratxuriak erregosi.
Jarraian, uraza hostoak garbitu, lehortu eta julianaz moztuko ditugu. Su ertainean uzten dugu bigundu arte.
Bitartean arrautzak irabiatzen ditugu gatz pixka batekin.
Xukatutako letxuga arrautzen boletara bota eta ondo irabiatzen dugu.
Tortilla zartaginean prestatzen dugu, ohi bezala.
Errezeta hau Joan Rocaren “cocina Madre” sukaldaritza liburutik aterata dago.