Osagaiak:

– Tipula ertain 1

– 2 baratxuri hortz

– Patata ertain 1

– 8 / 10 uraza hosto

– 20 g gurin (edo oliba-olio)

– Nahi beste gatz

– 400 g ilar

– 1,2 litro barazki, oilasko edo ur salda

– Perrexil txikitua

– Gazta urdina

 

 

Prestakuntza

. Zuritu tipula eta baratxuri-hortzak eta txikitu. Zuritu patata eta zati txikitan moztu. Garbitu uraza hostoak eta txikitu.

. Gehitu gurina eltze ertain bati eta urtu tenperatura ertain-altuan. Burbuilatzen hasten denean, gehitu tipula, gatz pittin bat, eta itzali, mugituz, urre-kolore arin bat hartu arte. Gehitu baratxuri xehatua eta kozinatu minutu bat edo bi gehiago.

. Gehitu ilarrak, uraza, patata eta salda, eta eraman irakitera. Utzi irakiten 10 minutuz, itzali sua eta utzi atseden hartzen 5-10 minutuz.

. Birrindu, trinkotasun-itxura duen nahasketa homogeneo bat lortu arte. Gatza probatu eta zuzendu. Zerbitzatu perrexil txikitu eta gazta urdin txikitu pixka batekin.

 

“El Comidista” n ikusitako errezeta. Argazkia: RAQUEL BERNÁCER (El Comidista)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies